Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Datorren asteburuan jardunaldi oso laburtua izango da biziko duguna. Zubia daukagu aurretik, lehiaketa askok atseden hartzen dute eta karteldegia asko murrizten da arrazoi hori medio. Hori bai, gure lehiaketei Urrezko Leb ligaren hasiera gehitu behar zaio, bertan bi ordezkari ditugularik: Acunsa Gipuzkoa Basket eta Juaristi ISB. Zorterik onena opa diegu biei!

Gure saskibaloiari dagokionez, Gizonezkoen Lehen Maila seniorretan Inter de Mitentek eta STL Azkunek porrotik ezagutu gabe jarraitu nahiko dute. Partidak izango ditugu baita ere Errendimenduko Junior mailan, bai mutiletan eta baita nesketan ere. Azken honetan biziko dugu, gainera, gure jardunaldiko partida azpimarragarrienetako bat. Errendimenduzko nesken infantiletan berriz, ZAST Kurayek eta Ordizia KE-k, bere partida aurreratu eta irabazi ostean, lider jarri den Marmoles Aztiria IB hartu nahiko dute sailkapeneko lehen postuan.

Jardunaldiko partida

Errendimenduzko Nesken Junior Maila

Urriak 9 – Aldiri Kiroldegian – 12.15

Goierri Uz Baleike (2-0) vs Ganboa Hoops (2-0)

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.