Ordiziak Galizian pentsatzen du

Ordiziak Galizian pentsatzen du

Pasa den larunbatean Ordiziako neskak Euskadiko txapeldunak izan ziren Gernikaren aurka finalean irabazi ondoren. Datorren larunbatean galiziar lurretara joango dira Espainiako neska infantilen Txapelketa jokatzeko.

Jon Mendiluzeren taldea “B” taldean egongo da eta haiekin Sant Adriá (2.CAT), Unicaja (1.AND) eta Celta (2.GAL) egongo dira. Gure neskek taldearen hiru hoberenen artean bukatu behar dute Txapelketaren bugarren fasera iristeko.

Hauexek dira talde faseko ordutegiak Ordiziarentzat:

10/06 20:00 | Celta Zorka – Ordizia

11/06 18:00 | Ordizia – Unicaja

12/06 18:00 | Snatts´s Femeni Sant Adrià – Ordizia

Egutegi osoa hemen daukazue:  EGUTEGIA

Informazio guztia txapelketari buruz haien web horrian aurki dezakezue: http://www.cebif-pontevedra.org/

GSFtik zorte ona opa nahi diegu gure neskei, eta urrutitik ere jarraituko ditugu.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.