Non jokatuko dute gipuzkoarrek?

Non jokatuko dute gipuzkoarrek?

Mugimendu asko egon diren eta jokalari gipuzkoarrak protagonista izan diren aste honen ostean, maila nagusietako gure jokalariek zein taldetan jokatuko duten errepasatuko dugu. Liga garrantzitsuenak hasteko bi hilabete inguru geratzen dira eta oraindik talde asko daude osatzear, beraz zerrenda eguneratzen joango gara fitxaketen merkatua aurrera doan heinean. 

ACB
Delteco GBC: Xabi Oroz eta Gaizka Maiza.
Estudiantes: Darío Brizuela.

Liga Femenina
IDK Gipuzkoa: Iulene Olabarria, Onintza Aduriz, Lara Gonzalez, Sara Iparraguirre eta María Eraunzetamurgil.
Araski: Irene Murua.

LEB Oro
Chocolates Trapa Palencia: Urko Otegi eta Aitor Zubizarreta.
Iberojet Palma: Mikel Motos.
ZTE Real Canoe: Julen Olaizola.

Liga Femenina 2
Añares Rioja ISB: Garazi Arregi, Intza Lizarazu, Alazne Lizundia, Nerea Soraluze eta Libe Villar.
GDKO Ibaizabal: Laura Arroyo.

LEB Plata
Juaristi ISB: Asier Azpeitia, Xabier Beraza, Ander Merketegi eta Mikel Sanz.
Aceitunas Fragata Morón: Jon Ander Aranburu.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.