Minien Eguna 2023

Minien Eguna 2023

Jakinarazten dizuegu ekainaren 10ean, larunbatean, Minien Eguna ospatuko dugula Urretxun (Gipuzkoa). Ekitaldi hau benjamin (2013 eta 2014) eta alebin (2011 eta 2012) kategoriako haurrei zuzenduta dago, eta kalean antolatutako jaia izan nahi du (meteorologiak ahalbidetzen badu), 3×3 formatuan.

Lehiaketak izena eman duten taldeen kopuruaren arabera diseinatuko dira, eta ez da sailkapenik edo azken faserik egongo, gure txikiek 2022-23 denboraldia ixteko saskibaloi jardunaldi batez goza dezaten.

Taldeek gutxienez 3 eta gehienez 5 kirolari izango dituzte, eta parte hartuko duten talde guztiek gutxienez 3 partida jokatuko dituzte. Talde benjaminek goizeko ordutegian parte hartuko dute eta alebinek arratsaldeko ordutegian, izena emandako talde kopuruaren arabera aldaketak egon daitezkeelarik. Taldeak Mini Gizonezkoak, Mini Emakumezkoak, Mini Mistoak, Benjamin Gizonezkoak, Benjamin Emakumezkoak edo Benjamin Mistoak izan daitezke.

Izen-ematea doakoa da eta formulario honen bidez egingo da ekainaren 5a baino lehen.

Partiden iraupena 10 minutukoa izango da edo talde batek 15 puntu lortu artekoa. Saskiratzeen balioa puntu 1ekoa izango da hiruko marraren barruan eta 2 puntukoa marra horretatik kanpo. Berariazko erregelamendua posta elektroniko bidez helaraziko da ordutegiekin batera.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.