MInibasketeko #EUSKNAF19, Gipuzkoa txapeldun gizonezkoetan eta laugarren emakumezkoetan.
Gipuzkoa, Euskadi eta Nafarroako gizonezkoen minibasketeko txapeldun izendatu zen, eta emakumezkoek laugarren postua eskuratu zuten astebukaera hontan Ordizian. Mikel Ormaetxeak zuzendutako mutilek, Bizkaia gainditu zuten finalaurrekoetan (76-50), eta Nafarroa finalean (76-53) distira handiko bi neurketatan. Bestetik, Susana Rodriguezen neskek bi neurketak leiatu zituzten, baino ezin izan zuten Bizkaia gainditu (50-65) finalaurrekoetan, ezta Araba (48-53) ere, hirugarren posturako leian. Guztia bi egun ikusgarrietan, Ordiziako Majori kiroldegian eta giro bikainean murgilduak. Zalegoak guztia eman zuen eta maila handiko saskibaloiaz gozatu ahal izan zuen.
Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko gizonezkoen finalaurrekoak emozio handia izan zuen. Etxekoak hasi ziren agintzen 14-2, Ander Arana (Easo) entxufatu batekin, baino Bizkaiaren erantzuna bigarren laurdenean iritsi zen. Eta nola gainera! hiruko marratik asko saskiratuz, 6-27ko partziala sinatu zuen, eta neurketa irauli zuen. Hor, momentu zailenean, Gipuzkoak bere jokorik onena aurkitu zuen. Oier Indaren (Ointxe) talentuak, eta Ander Aranaren bi hirukok berdintasuna itzularazi zuten markagailura (38-39, atsedenaldian).
Mikel Ormaetxearenek, abantaila txiki bat eskuratu zuten laugarren laurdenean Manex Telleria (Ordizia) eta Ander Alvaredoren (Easo) puntuei esker. Azkeneko bi zatietan, Gipuzkoak hegan egin zuen. Defentsa sendo eta eraso determinatzaile batekin, abantaila handiagotu zuten. Oier Araujoren (GBC-Atletico), Josu Gonzalez de Galdeanoren (Goierri) eta Markel Royoren (Zast) saskiratzeek, finalerako txartela ziurtatu zuten.
Garaikurra jokoan zegoela, Nafarroak berehala erakutsi zuen oso leiakor gogorra izangop zela. Hiruko jaurtiketen erakustaldi batean, berehala hartu zuen abantaila (8-16). Baino Gipuzkoak aurrera pausu bat eman zuen lehen laurdenaren amaierara berdinduak iristeko: aipu berezia Oier Indak esku batekin egindako asistentzia bati Ander Aranaren hiruko batentzat. Manex Agirreren (TAKE Tolosa) sei puntu jarrairi esker, eta defentsa handi bati esker, gureek aurretik amaitu zuten bigarren laurdena (22-18), abantaila hau, handiagotu egingo zen hirugarren laurden bikain batean (40-26 atsedenaldian), Enai Pascual (BKL) eta Luken Ibarzabalen (Iraurgi) saskiratzeekin.
Alvaro Bozalen (Easo) eta Josu Gonzalez de Galdeanoren hirukoek finala bideratua utzi zuten atsedenaldiaren ostean (48-31). Oier Araujok begiratu gabe egindako pase batek Markel Iruretagoyenarentzat (Ordizia), argi uzten zuen gureak gozatzen ari zirela kantxan. Nafarroak ez zuen amore eman baino Oier Indaren jokaldi bikain batzuek, garaipena ziurtatu zuten. Gipuzkoa Txapeldun.
Susana Rodriguezen neskek lehen zati bikaina jokatu zuten Bizkaiaren aurkako finalaurrekoan. Irene Garcia (Easo) handi batekin eta Janis Aguadoren (Zast Zarautz) hiruko bikain batekin 18-11 menperatzen zuten leia lehen laurdenaren amaieran. Iraia Perezen (Easo) jokaldi bikain batek, Joana Crespok (Easo) saskiratu zezan, Gipuzkoa berriro ere 7 puntu gora jarri zuen (22-15), baino Bizkaiak distantziak murriztu zituen eta atsedenaldirako goitik jarri zen (28-29).
Dena desberdina izan zen atsedenaldiaren ostean. Bizkaiaren presioak Gipuzkoa ito zuen, eta markagailua gorriz tintatzen hasi zen. Gureek borrokan jarraitu zuten 40-48 laugarren laurdenean, baina distantziak handitzen jarraitu zuen bukaerako 50-65a arte.
Antzeko gidoia eduki zuen hirugarren posturako leiak. Irati Carrerak (ikasbasket) ireki zuen markagailua. Gipuzkoa menperatzen hasi zen, berriro ere Irene Garcia sendo batekin Eta Ada de la Quintana (Iraurgi) entxufatu batekin (20-7). Araba suspertu egin zen atsedenaldia baino lehen, bertara 26na iritsi baitziren.
Atsedenaldiaren ostean, Gipuzkoa 35-30 aurretik egon zen Elorri Garciaren (Oridizia) saskiratze bati esker, baino 4-17ko partzial batek gauzak zaildu zituen. Iraia Perezen hiruko batek leia zapi baten barruan utzi zuen bi minuturen faltan (44-47), baina garaipena kanpokoentzat izan zen. Finalean Nafarroak Bizkaia gainditu zuen 37-48.
Beraz, saskibaloia egoera puruan egon den astebukaera, non, bai zalegoa eta baita ere antolakuntza, dena Ordizia Saskibaloiaren ardurapean, berezko argiz egin duten dir-dir. ZORIONAK!