Lider berriak gizonezkoen lehen mailan eta emakumezkoen kadeteetan

Lider berriak gizonezkoen lehen mailan eta emakumezkoen kadeteetan

Gizonezkoen lehen mailan eta emakumezkoen kadete mailan lider aldaketak eman dira asteburu honetan. Donostiarrak indartsu hasi ziren, eta oinatiarrek bigarren laurdenean ondo erantzun arren (24-26, atsedenaldian), hirugarren laurdenetik aurrera partiduaren maisu egin ziren. Emaitza honekin, bi taldeek 13na garaipenekin sailkapenean berdinduta daude, Santo Tomas eta Donosti Dolphins garaipen batera daudelarik. (Argazkia: Goierri KE)

Txintxu Gozotegia ISB taldeak bere jardun bikainarekin jarraitzen du emakumezkoen lehen mailan. Azpeitiarrak Grupo Eme Oiarso taldeari eginiko bixitan garaile suertatu ziren (28-44) eta hamabost jardunalditan hamabost garaipen sinatu dituzte. Ostadar bi garaipenera dago, CD Internacional gainditu ostean (76-38).

Gizonezkoen juniorretan, Easo Adarra taldea sendo ageri da lehen postuan, bitartean CPK Kladereria ISB taldeak Cafes Aitona Askatuak taldea gainditu zuen jardunaldiko neurketa berdinduenean (64-56). Emakumezkoen juniorretan, Urbycolan Hondarribia taldeak adore handiarekin leiatu zuen Easo Bankoaren aurka, azken hau estuasunetan jarriz, baina donostiarrek neurketa irabaztea lortu zuten (62-55) azken laurden bikain bat sinatuta (21-14), 11-2ko balantzea jarriz sailkapenean lidergoan mantentzeko.

BKL Murumendi taldeak Iragaz ISB gainditu zuen gizonezkoen kadeteetan laugarren posturako zegoen leian (54-47). Beasaindarrak sendo sartu ziren neurketan eta lehen laurdenean lortutako errenta mantentzen jakin zuten (14-8). Goierri Oxykor taldeak Cafes Aitona Askatuak zeukan atsedenaldia baliatu zuen lidergora saltoa emateko emakumezkoen kadeteetan. Urretxuarrek 41-36 gainditu zuten Fiskalan ISB, nahiz eta azken hauek markagailua iraultzeko lan handia egin zuten (13-29 atsedenaldiaren ostean).

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.