Denok kantxara leuzemiaren aurka.

Denok kantxara leuzemiaren aurka.

Duela aste batzuk, BKLk bere jokalarietako bati leuzemia diagnostikatu ziotela eta denboraldi batez jokalekuetatik urrun egongo zela jakinarazi zigun. Enai Pascualek, oso ondo ezagutzen dugun jokalariak, BKLn jokatzeaz gain Gipuzkoako selekzioetan ere parte hartu duelako, duela hilabete baino gehiago hasi zuen tratamendua, eta bilakaera positiboa izaten ari da.

Larunbat honetan, apirilaren 2an, bere klubak, BKL elkarteak eta Beasaingo Udalak ekitaldi bat antolatu dute; jokalariari ahalik eta laguntza gehien emateko eta saskibaloia eta gizartea gutako edozeinek izan dezakegun gaixotasun baten inguruan kontzientziatzeko. Gipuzkoako Federazioak bat egin nahi du horrekin, eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ekitaldia 16:00etan hasiko da, eta, azaldu nahi ez ditugun zenbait sorpresa alde batera utzita, Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen Elkarteak (Aspanogi) hitzaldi bat emango du, haren funtzionamendua eta pazienteei eta haien senideei laguntzeko modua azaltzeko.

Gainera, hiru kontu korronte zenbaki jarri dituzte dohaintza bat egin nahi duten guztien eskura. Diru kopuru hori Aspanogiri emango zaio, eta bi helbururen artean hautatzeko aukera egongo da: dirua gaixotasunaren ikerketarako izatea edo leuzemia duten haurrak dituzten senideek tratamenduaren beharrak bete eta ase ahal izatea.

Amaitzeko, BKLko lehen taldeak, 18:00etan, Antzizar kiroldegian, partida jokatuko du.

Gipuzkoako Federazioak Enairi laguntzeko ekimenarekin bat egiten du. Laster pistetan ikusiko dugula espero dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu BKLri eta Beasaingo Udalari ekitaldiaren antolaketa eta sentsibilitatea direla eta.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.