Juniorren #EUSKNAF19: hautatzaileekin hitz egin dugu

Juniorren #EUSKNAF19: hautatzaileekin hitz egin dugu

Aurreko astebukaeran bizitako ikuskizunaren ostean Majoriko kiroldegian minibasketeko kategorian, juniorren txanda iritsi da, Euskadi eta Nafarroako txapelketetarako ordua iritsi da. Gipuzkoa, Arabaren aurka neurtuko da bi finalaurrekoetan, ostiral eta larunbat hontan Oliten jokatuko diren txapelketetan; gureak ilusio handiz joango dira bertara, barruan daukaten saskibaloi guztia erakutsi nahi dute. Aitor Uriondorekin (emakumezkoen hautatzailea) eta Alex Astigarragarekin (gizonezkoen hautatzailea) hitz egin dugu hitzordu berezia baino lehen. 

  1. Nola doa prestakuntza? 
  2. Zein helbururekin zoazte txapelketara?
  3. Zein da entrenatzaile batek daukan erronka horrelako talde bat zuzentzean?
  4. Nolako taldea izan nahi duzue?
  5. Araba duzue arerio finalaurrekoetan. Nolako neurketa espero duzue? 

Aitor Uriondo

  1. Egia esan, prestakuntza progresiboa izaten ari da. Kontuan hartu behar da selekzioak lehen urteko 9 jokalari dituela, eta horietako batzuentzat federazioarekin izandako lehen esperientzia dela. Prestakuntza laburra baina intentsitate handikoa izaten ari da.  Jokalari taldea ekipo batean bihurtu nahiean entrenamendu gutxi izanda bizitasun handikoak proposatu ditugu.

  2. Zalantzarik gabe, lehiatzea. Ekintza eta jabetza bakoitzean lehiatzea, txapelketaren amaieran egindako ahaleginaz harro sentitzeko. Ziurrenik, paper gainean talentu gutxien duen taldea izango gara, baina gainerako taldeekin parekatuko gaituen energia-maila jarri nahi dugu pista gainean. Talde lanari garrantzia emanez gure mailarik onena eman nahi dugu, gabeziez jabetuz eta gure artean baloia partekatuz, gozatu eta ondo pasatzeko.
  3. Urteetan entrenatutako talde bakoitzarekin ezarri dudan erronka. Saskibaloian beren hazkunde pertsonalerako ezinbesteko tresna bat aurkitzen duten jokalari gazte batzuei hazten laguntzea. Egun gutxitan nire esperientzia eta jakinduriaren zati bat gazte hauei ematea beraientzat lagungarria izan dadin. Aldi berean, pozez egiten dut lan Gipuzkoako Federazioarentzat, honen arduradunek aurrera eramaten ari diren proiektuan parte hartuz . Gainera, Antton Korta eta Ainhoa Cea bezalako entrenatzaile gazteekin lan egitea plazerra eta ohorea da niretzat.
  4. Ondo pasatzen duen, ausarta den eta izaera lehiakorra duen taldea izan nahi dugu. Hortik aurrera, gure proposamen taktikoak jokoaren kontzeptu orokorrak aplikatu beharko ditu, gehiegi konplikatu gabe eta gure jokalarien banakako gaitasun eta berezitasunei etekina ateraz.
  5. Oso partida zaila izango dela ulertzen dut, kontuan hartuta zer nolako jokalari-profila duten. Euskal ligan eta beste kategoria batzuetan oso maila ona ematen ari diren jokalariak dira. Ondo entrenatutako taldea da, eta listoia oso altu jarriko digun taldea izango dela iruditzen zait. Partida zaila izanda, asko motibatzen gaituen norgehiagoka da. Egin dugun lanean eta gure neskek finalaurrekoari aurre egiteko erakutsiko duten mentalitatean konfiantza osoa dut.

Alex Astigarraga

  1. Azken entrenamentuak falta zaizkigu baina orokorrean gustora gaude gazteak egiten ari diren lanarekin. Lesio batzuk medio beti ere gorabeheren bat izan dugu. Baina orokorrean gogoz gaude txapelketa iristeki.

  2. Asko gustatuko litzaiguke lehengo urteko emaitza berdina edukitzea eta txapelketa irabaztea. Orokorrean nahiko nuke entrenamentuetan egiten ari garen lana partiduetan  isladatzea.
      
  3. Lanik zailena jokalari guztiak gustora izatea da. Orokorrean beraien taldetan asko jokatzen duten jokalariak dira eta selekzioan denak ez dute berdin jokatzen. Orokorrean, garrantzitsuena kohesio hori lortzea da eta baita ere oso garrantzitsua da jokalariak gustora egotea.
  4. Jokako ditugun partidu guztietan erritmoa guk ipintzea nahiko dugu. Garbi izan behar dugu defentsan oinarritu behar dugula eta abiadura haundi bat jarri jokoari. Hemendik aurrera gustatuko litzaiguke 2 partidu irabaztea.
  5. Dugun esperentzian oinarrituz Arabak orokorrean kontraerasoko jokoa bilatzen du eta joko nahiko dinamikoa. 1c1 defentsa ez bagara asko zentratzen, punto erraz asko sartuko dizkigute. Iruditzen zait beraien erritmo/abiadura kontrolatzen ez badugu arazoak izango ditugula.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.