Jardunaldiko gainontzeko partiduen kronika.

Jardunaldiko gainontzeko partiduen kronika.

2022-23 denboraldiari agur esaten hasiak gaude eta horrek lehiaketa ezberdinen txapeldunen izenak ezagutzera garamatza.

Gizonezkoen Senior bigarren mailan, adibidez, Ama Guadalupekoa Ikasbasketek sorpresa eman zuen Aldirin irabaziz Goierri Modelos Ezgubari; 61 eta 74ko emaitzarekin mailako txapeldun izatea lortu dute hondarribiarrek. Hirugarren mailan, bestalde, Yesilan Kurkubi Lezo SKTk bere denboraldi perfektua borobildu du finala, ere, erraz irabazita, 50 eta 82, TAKE Coachen kontra.

Horretaz gainera, Beasainen, partaidetzako kadeteen finalak jokatu ziren. Mutiletan, Ordiziak Goierri Inmobiliaria Etxarreri 80 eta 65 irabazi zion garaikurra eskuratuz; nesketan, garaipena, Biko Asesoria Lezo SKTrentzat izan zen, final parekatu batean 51 eta 59 irabazi baitzion Goizper Group BKEri.

Zorionak irabazle guztiei eta baita finalistei ere, egindako denboraldia txapela kentzeko modukoa izan baita.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.