Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Asteburuak Emakumezkoen Senior Lehen Mailako aurreneko fasearen amaiera ekarri digu eta asteko errepasoa hortik hasiko dugu.

Atletico SN SNk, Erroibide Urbycolanek, EASO Basketek eta Goierri Aymak lehen fasea euren multzoko lidergoan amaitu dute eta gainera porrotik ezagutu gabe; beraz, eta oraindik goiz bada ere hori jakiteko, badirudi tituluaren borrokan egon daitezkeela.

Seniorretan baita ere, baina mutiletan, aipagarria da TAKE Orbela Tabernak eskuratutako garaipena Inter de Mitenteren aurka, 65 eta 61eko emaitzaz. Modu honetara tolosarrek lehen mailako lidergoan sendo jarraitzen dute 7 eta 0ko sekulako balantzearekin.

Juniorretan derrigorrez aipatu behar da mutilen urrezko mailan Ordizia Oklik Askatuak Hollisen aurka lortutako garaipena (72-67); izan ere, aurreko postuetan nolabaiteko apurketa bat sortu du garaipen honek: Ordiziak eta EASO Basket Andatzak ihes egin dute sailkapenean eta hirugarren sailkatuarekiko bi garaipeneko aldea daukate orain.

Mutilen urrezko kadete mailan Askatuak Galileak ezin izan zuen ZAST & Furiousen kantxan irabazi, eta horri, EASO Basket Cromovak eta EFIK ISBk garaipenak eskuratu zituztela gehitzen badiogu, sailkapenean berriz ere parekotasuna dagoela ikusiko dugu.  Infantiletan, jardunaldiko partiduan, EASO Basket Iruleako neskek aukera gutxi eman zizkioten ZAST 2009ri; 50 eta 28ko emaitzarekin irabazi zieten eta liga hasi zutenetik duten lehen postuari ez diotela uko egin nahi erakutsi zuten.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.