Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Asteburuak dituen 48 ordu baino gehiagoz gozatu dugu asteburu honetan saskibaloiaz, jardunaldia ostiralean hasi baitzen eta goi mailako partiduarekin hasi zuen gainera.

Inter Demitente eta Soraluce BKE nor baino nor gehiago ibili ziren gizonezkoen senior lehen mailako lidergoa jokoan zutela. Garaipena kanpokoek eskuratu zuten, 70 eta 76ko emaitzarekin eta sailkapenean bi garaipenetako zuloa zabaldu ahal izan dute.

Egutegian gorriz markatuta geneukan beste puntuetako bat errendimenduzko haur mailako promozio partiduei zegokien. Antigua Luberri Ibaetak Bera Beraren kantxan irabaztea lortu zuen (34 eta 43) eta mailari eustea lortu du honenbestez; beste horrenbeste egin du Ostadarrek, emozioz beteriko partidu batean Ordiziari 39 eta 44 irabazi eta gero. Mutiletan faboritoen nagusitasuna argi gelditu zen eta bai Marmoles Aztiria ISB eta baita Antigua Luberri Urdin ere etxean sendo agertu ziren TAKE Urdin eta Ordizia 09 hurrenez hurren garaituta.

Jardunaldiko gainontzeko partidu “garrantzitsuetatik” Usoa/Ganbara BKEren kantxan 61 eta 67ko emaitzarekin Askatuak Hollisek eskuratutako garaipen handia aipatu behar da mutilen errendimenduzko junior A2an; garaipen honekin bakarka gelditu dira donostiarrak lidergoan. Baina EASO egiten ari den lana errendimenduzko mutil zein nesketako A1 multzoetan ere ezin aipatu gabe utzi, aginte makila hartuta jaun eta jabe baitira.

Kadete mailari buruz hitz egiten amaituko dugu gaurkoan. Mutilen errendimenduzko A1 mailan, Betieder Andraitzek garaipenetik garaipenera jarraitzen du, porrotik ezagutu gabe. Eta nesketan, beste horrenbeste egiten ari da ZAST Kuraye, asteburu honetan, bere uberan zen Ostadar Ari 66 eta 52 irabazi eta gero.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.