Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Sekulako jardunaldia bizi izan dugu asteburu honetan Gipuzkoako kantxetan, emozioz eta denboraldi amaierarako jarritako helburuak betetzeko ilusioz beterikoa.

Aurreneko gauza aipagarriena da dagoeneko badakigula zeintzuk izango diren datorren larunbateko zita nagusirako protagonistak. Kadeteek, juniorrek eta lehen mailako seniorrek, mutiletan zein nesketan, euren finalak jokatuko dituzte larunbatean egingo den “Finalen Finala” ekintzan; aurten, Zarautzen.

Senior mailan, Inter de Mitente eta STL Azkune izango dira finalistak mutiletan, eta Graficas Juaristi ZKE eta EASO nesketan. Junior mailari dagokionez, nesketan, Goirri UZ Baleike eta BKL Esparru izango dira finalistak, eta mutiletan BKL Murumendi eta Ama Guadalupekoa Hondarribia. Kadeteetan berriz, Magnet Ointxe vs EASO Panko Performance mutiletan, eta EASO Basket Buruntza vs Ordizia nesketan, izango dira finalak.

Baina lehiaketa guzti hauetako finalerdiez gain, asteburuan beste partida pila izan ditugu. Mutilen senior bigarren mailan Loyola 21 Hoops-ek eta Goierri Modelos Ezgubak igoeragatik borrokatuko dute; hirugarren mailan, Mondragon Unibertsitateak eta EASO Caprichok, denboraldian zehar talderik indartsuenak direla erakutsi eta bigarren mailarako txartelak eskuratu eta gero, beraien aurka jokatuko dute finala, txapeldun zein irteten den jakiteko.

Partaidetzako junior mutiletan finala Atletico Sn Sn Larrunek eta EASO Igeldok jokatuko dute finala; nesketan, Atletico Sn Sn Anie izan da txapelduna Luberri Aldapeta Maria Ikastetxeari 67 eta 49 irabazi eta gero.

Amaitzeko, kadete partaidetzan, Ordizia vs Aloña Mendi eta Atletico Sn Sn Adarra vs SaskiAxular izango dira finalak.

Txapeldunak nahi ditugu!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.