Jardunaldiko kronika

Jardunaldiko kronika

2023a abiada hartzen hasi da dagoeneko. Gure lehiaketa denak berriz aktibaturik Gabonen ondoren, kolektibo guztiak dinamikan sartuta, probintzian barna sakabanaturik txikienendako topaketak… saskibaloi asko, guztientzako saskibaloi asko.

Asteburuak eman duenari buruz, batez ere haur mailan jarriko dugu begirada, urte hasiera honetan gure atentzioa bereganatuta baitauka. Jardunaldi baten faltan, urrezko haur mutilen lehiaketa nahikoa definituta dagoela esan daiteke. Zilarrezko mailan, Marmoles Aztiria ISBk Donostian irabazi zuen, 46 eta 61, EASO Basket Murumendiren kontra eta lehen postua ziurtatu du honenbestez. Nesken kasuan, urrezko mailan, EASO Basket Iruleak presioari aurre egiten dakiela erakutsi zuen eta Zarautzen irabazita lehen postuari eusten jakin du, Lantz Taberna ISBk irabazi badu ere. Zilarrezko mailan, Bera Berak Goierri Goierribusi 45 eta 32 irabazi eta gero, lehen postua beretzat izango dela badaki.

Jardunaldiko gainontzeko partiduei dagokienez, esan dezakegu errendimenduzko junior eta kadete mailetan bigarren faseko lehen partiduak hasi berri direla jokatzen guztiak ere, baina gutxika-gutxika ari dira erakusten zein taldek borrokatuko duen goiko postuetan egoteko eta zein taldek, gogor egin beharko duen lan beheko postuetatik ihes egiteko.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.