Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Partidaz betetako jardunaldia izan dugu hau eta dagoeneko lehiaketa batzuetako lehen faseak amaitu diren moduan, beste batzuetan, sailkapen batzuk argitzen hasiak dira. Denboraldiko momentu erabakigarriak gerturatzen hasi dira.

Errendimenduzko junior mutilekin hasiko gara. 4 talde daude lehen posturako lehia bizian, eta EASO Mandonegik etxean jokatzen zuela baliatu nahi izan zuen Goierri Gaestopasi 82 eta 67 irabazi eta Ama Guadalupekoa Hondarribiaren itzalpean jarraitu ahal izateko. Gainera, partaidetzan, aipagarriak dira, mutilen hirugarren multzoan, ordura arte galdu gabe zegoen EASO Igeldori Atletico Sn Sn Igaratza handi batek irabazi izana, edota Luberri Aldapeta Maria Ikastetxeko neskek, lidergoa eskuratzeko, aurkari zuzenen aurka, asteburuan lortutako bi garaipenak lehen multzoan.

Errendimenduzko kadeteetan, Easo Ibaeta Basket Buruntzak nesketan eta EFIK ISB-k mutiletan garaipenak batzen jarraitzen dute bata bestearen atzetik. Partaidetzako nesketan, lehen fasea bere amaierara iritsi da eta denboraldiko momentu garrantzitsuenaren aurrean indartsu daudela erakutsi dute multzo bakoitzean lider amaitu dutenek: Antigua Luberri, Ordizia KE, Aloña Mendi KE eta ZAST 2007.  

Errendimenduzko infantil mutiletan, EASO Cromovak Ordizian lortutako garaipen handiarekin mahai gainean kolpea eman eta sailkapena ia guztiz erabakita utzi du. Nesketan amaiera eman zaio lehen faseari. Bertan Marmoles Aztiria ISBk ligako talderik indartsuena dela erakutsi du 13 garaipen eta porrot bakarreko markarekin.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.