Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Urteko lehen asteburuak emozio handiak utzi dizkigu gure kantxetan. Eta fokurik beroena junior mailako euskal ligara igoerarako kanporaketak izan dira.

Nesketan aurreikuspenak bete ziren eta lehen fasean aurreneko bi postuetan sailkatu zirenek lortu zuten igoera: Bera Berak nagusitasun osoz irabazi zion Atletico Sn Sn-ri (81-60), eta Ordiziak 70 eta 61 garaitu zuen EASO Basket Plagamania. Ez zen berdina gertatu mutiletan eta bi txartelak Ordizia Orklik eta Goierri Gaestopasek eskuratu zituzten. Bi taldeek, etxetik kanpo jokatu izanagatik, Bidebieta kiroldegiko giroari aurre egin eta EASO Basket Igeldori (75-83) eta EASO Basket Andatzari (55-71) irabazi zieten hurrenez hurren.

Horretaz gain, asteburuari dagokionez, aipatu nahiko genuke gizonezkoen Senior Lehen mailan bizi izan den jardunaldi polita. Bertan lider aldaketa bizi izan dugu, Soraluce Bergarak Astigarragako Mundarrori 66 eta 62 irabazi, eta TAKE Orbela Tabernak 69 eta 56 galdu ondoren Atletico Sn Sn-ren kantxan. Erakargarria izan da, baita ere, zilarrezko mailen azken jardunaldia: mutiletan Usoa-Ganbara BKEk eta nesketan Aloña Mendik amaitu zuten junior mailan lidergoan; Ordizia izan da kadetetako agintari mutiletan, zein nesketan.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.