Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Alde batetik ilusio kendu digute berriz ere kirol eskola bertan behera gelditu dela ikusita eta partida batzuk ezin izan direla jokatu egiaztatuta. Baina, era berean, gure lehiaketetan oso partida entretenigarriak bizi izan ditugu asteburu honetan, besteak beste:

Emakumezkoen Senior lehen mailan, EASOk lortutako garaipen itzela Internacionalen kantxan 57 eta 58ko emaitzarekin. Bigarren mailan, berriz, Erroibide Urbycolanek bere ibilian gelditzeko asmorik ez daukala dirudi eta beste garaipen bat eskuratu du, zortzigarrena jokatutako zortzi partidetan.

Junior mailan, errendimenduzko mutiletan gertatzen ari dena aipatu beharra daukagu, borroka ederra baitago lehen postuetan. Lehen lau sailkatuek irabazi eta gero, ZAST Zarautz, Ama Guadalupekoa eta Goierri Gaestopas berdinduta daude bederatzi garaipenekin, eta atzetik, zortzirekin dago EASO Echeverria & Del Valle. Nesketan, jaun eta jabe bakarra: Zast Zarautz, zortzitik zortzi irabazita.

Azkenik, kadete mutiletan, datorren asteburuan jokatuko dira Euskal Ligan aritzeko kanporaketak eta jadanik ezagutzen ditugu zeintzuk izango diren horretarako hautagaiak: ZAST Zarautz, Magnet Ointxe, EFIK ISB eta EASO Panko Performance. Nesketan, borrokak beste astebete iraungo du gutxienez, eta hiru dira bi txartel lortzeko hautagaiak: CD Internacional, Innova Hortz Klinika ISB eta Eskoriatza KE.

Aurrera jarraitzen dugu, datorren jardunaldia oraingoa baino osoagoa izango denaren esperantzaz.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.