Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Jardunaldi garrantzitsua zubia dela eta gure lehiaketek izango duten atsedenaldiaren aurretik bizi izan duguna.

Aipagarria, Gizonezkoen Seniorren Lehen mailatik hasita, Bergara Soralucek 48 eta 46ko emaitzarekin lortutako garaipena ordura arte lider zioan eta oso sasoi onean iristen zen Atletico San Sebastianen aurka. Bigarren mailan, berriz, partida ikusgarria Arri BKL Biruinek eta SaskiAxularrek egin zutena. Aurrenak irten ziren 61 eta 60 garaile eta orain biak berdinduta daude sailkapenaren buruan. Nesketan, Lehen Mailan, Intxaurrondoko Interrek EASO liderraren itzalean jarraitzen du eta hurrengo jardunaldian batak bestearen aurka jokatu beharko dute.

Errendimenduzko junior mutiletan asteburuko notizia Goierri Gaestopasek Beasainen jasotako porrota (77-65) izan zen, porrot honekin lau talde gelditu direlako garaipen baten distantzian lehen postuaren borrokarako. Errendimenduzko kadete mutiletan, Zast Zarautzek garaipen ederra lortu zuen Azkoitian (57-70) eta bere mailako lider da orain bakarka.

Azkenik, ezin dugu ahaztuta utzi Errendimenduzko infantil nesketan Iraurhi Marmoles Aztiria egiten ari den lana, jaun eta jabe baita txapelketan zortzi garaipen eta porrotik gabe. Mutiletan, lider doan EASO Cromovak, atsedena izan zuen asteburuan.

Orain egun batzuetako atsedena tokatzen da bateriak kargatzeko, eta modu honetara Gabonen aurreko jardunaldiei indarrez aurre egin.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.