Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Urteko azken jardunaldiak emozioz beteta datoz eta horren erakusgarri izan da azken asteburuan bizi izan duguna.

Junior mailarekin hasiko gara, EASOk sekulako asteburua bizi izan baitzuen. Mutilen urrezko mailan bi taldeek eskuratu zuten garaipena, biak ere aurkari zuzenen aurka: EASO Basket Andatzak uste baino errazago irabazi zuen Askatuak Hollisen kontra (85-63), eta EASO Basket Igeldok 6 puntuko aldearekin irabazi zion Ordizia Okliri. Gainera, nesken urrezko mailan EASO Basket Plagamaniak ondo landutako garaipena eskuratu zuen Atletico Sn SN Garaziren kantxan (56-59) eta Top4an finkatu dira.

Seniorretan, gizonezkoen lehen mailan izan dugun emaitza bat aipatu behar guztien gainetik: STL Azkunek sekulako partidua eginda, TAKE Orbela Tabernaren denboraldiko lehen porrotera eraman du, 65 eta 55eko emaitzarekin. Hala ere, tolosarrek nahikoa alde badaukate sailkapenean eta lehen postuari sendo eusten diote. Gainera, hirugarren mailan, Yesilan Kurkubi Lezok bigarren multzoko talde indartsuena dela erakutsi zuen, eta lidergoarengatik borrokan, TAKE Coachen aurkako partiduan, erraz irabazi zuen 93 eta 54.

Kadeteei dagokienez, lehen postuetan dauden taldeek ez dute inolako sorpresarik jasan partaidetzako mailan ZASTentzat oso probetxugarria izan den asteburu honetan. Alde batetik, hirugarren multzoan, bere neskek orain arte lider zen Biko Asesoria Lezoren kantxan garaipena eskuratu dute, eta mutiletan, hirugarren multzoan baita ere, lehenaren eta bigarrenaren arteko deman zarauztarrak irten dira garaile Antigua Luberri KE 08ren aurka 62 eta 61eko emaitza estuarekin.

Infantilak, amaitzeko, eta begia nesken errendimenduzko mailan jarrita, gainera. Bertan, Ordizia 09k EASO Basket Irulea 38 eta 35 garaitu zuen eta sailkapenean partida bakarreko diferentzia dago orain bien artean; borroka hortan sartuta dabil baita ere Lantz Taberna ISB.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.