JARDUNALDIKO KRONIKA

JARDUNALDIKO KRONIKA

Hainbat kategoriak atsedena izan arren, emozioz beteriko jardunaldia izan dugu.

Infantiletan, bai Errendimendukoak baita Partaidetzakoak ere, bere bigarren jardunaldia izan dute.

Kadeteetan Errendimendukoak bakarrik jokatu dute jardunaldi honetan, bi talde partida guztiak irabazi dituztela geratuz; Zast Kuraye ZKE nesken Urrea mailan, Bera Berari irabazi ondoren, eta Efik ISB mutilen Zilarra mailan, Biotz Ointxe! -ri irabazi ondoren, sailkapen buru izateko lehian zegoen partidan.

Juniorretan ordea, bakarrik Urrea mailako taldeek jolastu dute. Nesketan Atletico Sn Sn Anie sailkapenaren gorenean geratu da Zast 2006 ZKE-ri irabazita 6 jardunaldietatik 6 garaipen lortuz, eta mutiletan BKL Oriak Pressing Askatuak A-ri irabazi zion 4 puntugatik lehen postua lorzeko lehian.

Seniorretan, bakarrik gizonezkoen 2. eta 3. mailako taldeek izan zuten jardunaldia. 3. mailakoek sailkapena zehazten doaz gutxinaka bigarren jardunaldi honen ondoren, eta 2. mailan 2 talde geratu dira porrotik gabe; Bosteko Irauli B 2 multzoan, Artesanos Juantxori Eibarren 2 punturengatik irabazi ondoren, eta alegiako Elorri-Aldapa 1 multzoan, AZ Casa de la Riojari etxean irabazi eta gero.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.