Jardunaldiak eman duena.

Jardunaldiak eman duena.

Urtarrilari jardunaldi erakargarri batekin esan diogu agur. Gauza asko gertatu dira asteburu honetan eta hauek laburbiltzen saiatuko gara hurrengo lerroetan.

Gizonezkoen senior lehen mailarekin hasiko gara, izan ere, SaskiAxular handi batek ezustean harrapatu du Soraluce BKE liderra eta 49 eta 55 irabazi du Bergaran; Hori aprobetxatu dute Inter Demitentek eta TAKE Orbela Tabernak, hutsik egin gabe, sailkapenean gerturatzeko. Senior nesketan ere, jardunaldi eder batean liderra galtzen ikusi dugu: EASO Basket En clave de solek ezin izan zuen garaipena eskuratu Atletico Sn Sn-ren kantxan (61-53) eta bi taldeak berdinduta daude orain sailkapenean Okela-Maialen Añorgari, 25 eta 58ko emaitzarekin, nagusitasunez irabazi zion Eguzkitza Sagardotegia TAKErekin batera.

Nesken errendimenduzko junior mailan, lehen fasean ikusitakoa eta gero, aurreikuspenak betetzen ari dira bigarren fase honetan. EASO Basket Plagamaniak eta Atletico SN Sn-k dute euren multzoetako lidergoa, hurrenez hurren Goierri Uz Baleikerekin eta Aloña Mendirekin berdinduta; mutilen multzoetan, berriz, oso ondo hasi dute bigarren fase hau EASO Basket Andatzak (3-0) lehen multzoan eta Usoa Ganbara KE eta Askatuak Hollis (3-0) faboritoek bigarren multzoan.

Errendimenduzko kadeteetan, aipatu beharra daude, Betieder Andraitzen eta ZAST & Furiousen hasiera ona mutiletan, eta ZAST Kurayerena eta Ordiziarena neskei dagokienez. Lau taldeek erakutsi dute euren indarra eta 3 eta 0ko balantzearekin jarri dira.

Azkenik, hurrengo asteburura begira jarriko gara, dagoeneko ezagutzen baititugu errendimenduzko haur mailan promozioa jokatuko duten protagonistak. Mutiletan, Marmoles Azitiriak eta Antigua Luberri Urdinek TAKE Urdin eta Goierri Desvill Publicidad izango dituzte aurkari hurrenez hurren; nesketan, Bera Berak Antigua Luberri Ibaetaren kontra eta Ordizia Lacturalek Ostadar-en kontra bilatuko dute mailaz igotzea.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.