Jardunaldiak emandakoa.

Jardunaldiak emandakoa.

Sekulako asteburua izan da bizi izan duguna, karteldegia partidaz betea eta gure talde guztiak lehiatzen hasi direla ikusita.

Nagusienetik hasita, emakumezkoen lehen maila hasi da dagoeneko, lau multzotan banatuta; mutilei dagokienez, Intxaurrondoko Interrek eta TAKE Orbela Tabernak euren laugarren garaiena batu zuten beste horrenbeste partidatan. Hori horrela, sailkapenaren buru-buruan dira biak.

Mutilen urrezko junior mailan, jadanik ez dago porrota ezagutzen ez duen talderik, izan ere Askatuak Hollis-ek 67 eta 78 galdu zuen BKL Murumendi handi baten aurka; horretaz gainera, aipagarria da, talde guztiek, gutxienez partida bat irabazi dutela. Emakumezkoetan, aurreikuspen guztiak bete ziren jardunaldiko partiduarekin: Atletico Sn Sn-k justu-justu lortu zuen garaipena Ordiziaren aurka, 43 eta 45, eta lider da Bera Berarekin batera 4-0ko balantzearekin.

Kadeteei dagokienez, urrezko mailan ezin aipatu gabe utzi Askatuak Galilea eta Ekiola Ointxe, galdu gabe jarraitzen baitute. Beste horrenbeste gertatzen da zilarrezko mailan Andraitz eta Ordiziarekin.

Amaitzeko, infantil mailan, EASO jaun eta jabe da, urrezko mailan, mutiletan zein nesketan, bere bi talde baitira lidergoan.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.