Jardunaldia: Sailkapenaren behekaldea sutan gizonezkoen lehen mailan

Jardunaldia: Sailkapenaren behekaldea sutan gizonezkoen lehen mailan

Gizonezkoen lehen mailako sailkapenaren behekaldea sutan dago astebukaeran eman diren emaitzen ostean. DKS taldeak Alde Zaharra garaitu zuen 63-52 jardunaldiko zuzeneko leian, bitartean, TAKE Orbela Tabernak Oiartzungo Saskilagunak gainditu zuen 78-52 mahai gainean kolpe bat joz horrela. Cafes Aitona Askatuak taldeak bestetik, Mekalki Aloña Mendiren aurka galdu egin zuen (64-77).

Emaitza hauek Alde Zaharra azkena uzten dute sailkapenean, lau garaipenekin, Cafes Aitona, TAKE eta DKS taldeek baino bat gutxiagorekin. Jeitsiera erabakitzeko leia azken momentuan erabakiko da. Sailkapenaren goikaldetik, Atletico San Sebastian taldeak (55-74 Hernanin) eta Mekalki Aloña Mendik  ez zuten hutsik egin; Donosti Dolphins taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Santo Tomas Azkuneren aurka (70-58) eta bi liderretatik garaipen batera kokatu da. 

Emakumezkoen lehen mailan, Atletico San Sebastian taldeak bigarren sailkatua den Ostadar gainditu zuen azken minututan erabaki zen norgehiagokan (70-61), horrela Txintxu Gozotegia liderraren abantaila handiagotu egin da lau garaipenetara. Donostiarren garaipenak, Cafes Aitona Askatuak, Grupo EME Oiarso eta Añorga Saskibaloia taldeenekin batera, laugarren posturako leia oso irekia uzten du, oraingoz Atletico San Sebastian dagoelarik bertan. 

Erroibide Irun taldeak Easo 04 Mendaur taldearen atsedenaldia baliatu du sailkapenean hau berdintzeko gizonezkoen kadeteetan. Irundarrek garaipena eskuratu zuten BKL Murumendi taldeari eginiko bixitan 45-57. Jardunaldiko leia berdinduenean, Iragaz ISB taldeak azken laurdenean markagailua irauli zuen Grupo EME Oiarso gainditzeko (57-51). 

Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko emaitzak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.