Jardunaldia: Ostadar eta Txintxu Gozotegia ISB taldeak sailkapenaren buruan emakumezkoen lehen mailan

Jardunaldia: Ostadar eta Txintxu Gozotegia ISB taldeak sailkapenaren buruan emakumezkoen lehen mailan

Txintxu Gozotegia ISB izan zen garaile sailkapenaren goiko aldeko taldeen arteko leian emakumezkoen lehen mailan. Aurten galdutako partidu bakarra zuen Antigua Luberri garaitu zuen etxetik kanpo  32-38 azken laurdenera arte erabaki ez zen neurketa leiatuan. Azkoitiarrek kolidertza Ostadarrekin partekatua mantentzen dute, izan ere hauek Eskoriatza erraz gainditu zuten (92-42). Grupo Eme Oiarsok eta Cafes Aitona Askatuak taldeak, lidertzatik garaipen batera mantentzen dira, Atletico San Sebastian eta Añorga Saskibaloia taldeak garaitu ostean hurrenez hurren. Jardunaldi hontan Bera Bera Grosek bere lehen garaipena lortu zuen  Goierri Aymaren kantxan.  (Argazkia: @ostadarsaskibaloia)

Mekalki Aloña Mendik trataezin jarraitzen du gizonezkoen lehen mailan. Zazpigarren garaipena gehitu zuen zazpi jardunalditan, Cafes Aitona Askatuak garaitu zuen era argian 65-40 jardunaldi hontan eta sailkapenean diferentzia handitu egin du, bi garaipenera utzi du Dolphins taldea, Santo Tomasen kantxan 58-52 galdu zuena. Hirugarren Atletico San Sebastian dugu, Hernani garaitu zuena 59-56, jardunaldiko neurketa parekatuenean. 

Mondragon Unibertsitatea, garaipenaren bidera bueltatu zen Grupo EME Oiarsoren aurka jokatuz gizonezkoen juniorren mailan, horrela lidertza mantenduz. Easo Adarra eta CPK Caldereria garaipen batera mantentzen dira sailkapenean, partidu bat gutxiagorekin, Astigarragako Mundarro eta Atletico San Sebastian garaitu ostean. Emakumezkoen juniorretan bestetik, Urbycolan Hondarribia taldeak Eskoriatza garaitu zuen 57-47, jardunaldiko neurketa erakargarrienetakoan, eta horrela, liderra den Bera Bera  taldearen jarraitzaile sendoena bezala geratzen da, azken honek TAKE Redline Mekanika taldeari ez zion sorpresarako aukerarik eman.

Ordiziak denboraldi hasiera bikainarekin jarraitzen du emakumezkoen kadeteetan Ostadar garaitu ostean, lehen laurdenean erabaki zen neurketan. Cafes Aitona Askatuak taldeak gertutik jarraitzen du, Atletico San Sebastian Andatza garaitu ostean 42-56. Gizonezkoen kadeteetan, lehen hiru sailkatuek ez zuten hutsik egin: Redline Mekanika TAKE eta Erroibide Irun taldeek Odizia eta Grupo EME Oiarso gainditu zituzten kolidertza mantentzeko horrela, eta Easo 04 Mendaur garaipen batera utziz. Donostiarrek Atletico San Sebastian garaitu zuten, azken momentuetan erabaki zen neurketa zoragarri batean (71-74).

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Kadeteak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.