Jardunaldia: gizonezkoen kadeteetan bigarren fasea astear da

Jardunaldia: gizonezkoen kadeteetan bigarren fasea astear da

Atsedenaldiko jardunaldi baten ostean, gizonezkoen kadeteen ligak bigarren fasea hasiko du. Formatoa hiru multzokoa izango da, hiru talde egongo direlarik bakoitzean. Multzo bakoitzeko garaileak Erroibide Irun lagunduko du lauko finalean. Erroibide – Grupo EME Oiarso (A-1), Easo 04 Mendaur – Iragaz ISB (A-2) eta Atletico San Sebastian Adarra – Zast Zarautz dira fase hontako lehen neurketak. Emakumezkoen kadeteetan, bestetik, sailkapenaren goikaldean leia dago. Liderrak, Cafes Aitona Askatuak, bigarren sailkatua jasoko du, Easo AECC. Bi taldeak daude garaipen bateko distantzian. Zast Zarautz taldeak atseden hartuko du, hortaz, Bera Bera taldeak laugarren postuan harrapatu lezake etxean Ostadar SKT gainditzen badu. 

Lehenengo lau postuak erabakiak daudelarik gizonezkoen juniorren mailan, Easo Adarra taldeak (18-1) , Zast Zarautz (16-4) jasoko du, bere jarraitzaile leiatsuenetakoa. Bitartean, emakumezkoen juniorretan, Zast Zarauz taldeak laugarren postura salto ematen saiatuko da Take Redline Mekanika garaituz eta leia berdinean dauden taldeek, Eskoriatza eta Urbycolan Hondarribia, neurketa zailak dituztela aprobetxatuz; Kolidertzan diren bi taldeen aurka neurtuko dira, Easo Adarra eta Inar Optika ISB urrenez urren. 

Gizonezkoen lehen mailan, Santo Tomas taldeak lauko finalean egoteko txartela lortu dezake bostgarren sailkatua gainditzen badu etxean, Hernani. Santo Tomasen beste jarraitzaileak, Bostekok, sasoi bikainean dagoen DKS jasoko du. Bitartean, Añorga Saskibaloiak (11-9) eta Atletico San Sebastianek (13-7), laugarren postua eskuratzeko leia jokatuko dute emakumezkoen lehen mailan. 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.