Jardunaldia: ezustekoak emakumezkoen lehen mailan

Jardunaldia: ezustekoak emakumezkoen lehen mailan

Lurrikara emakumezkoen lehen mailako sailkapenaren buruan. Bi koliderrek, Atletico San Sebastianek eta ZAST Neskak taldeek, etxean galdu egin zuten. Donostiarrek, Ostadarren aurka galdu zuten (51-54) eta zarauztarrek, TAKE-ren aurka (38-51). Horrela izan delarik, Antigua Luberrik aukera aprobetxatu eta sailkapenaren buruan harrapatu ditu Arri BKL gainditu ostean (37-50). Gizonezkoen lehen mailan, TAKE Orbela Tabernak zuzenenko leian irabazi zuen Errotaundi Okindegia ISB-ren aurka (58-50) eta sailkapenaren buruan jarraitzen du Bosteko Iraulirekin batera, Astigarragako Mundarro gainditu zuena (67-54). 

ZAST Zarautz taldeak trataezin jarraitzen du emakumezkoen juniorren sailkapenaren buruan. Hamabostgarren garaipena eskuratu zuen Inar Optika ISB taldearen kantxan (48-59). Gizonezkoen juniorretan, Ama Guadalupekoa Iksbasket taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen sailkapenean bere atzetik zuen Atletico San Sebastian Larrun taldearen kantxan (52-79).

Easo Lorea Gourmet taldeak, 14tik 14koa eskuratu du emakumezkoen kadeteetan. Donostiarrek asko sufritu zuten Fiskalan ISB gainditzeko (39-35). Gizonezkoen kadeteetan, lehenengo bien arteko leiak ez zuen hutsik egin. Garaipena Ordiziarentzat izan zen, Saski Axular azken minutuetan gainditu zuenarentzat (62-63). 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak (argazkia: ZAST): 
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.