Jardunaldia: Ez zen ezustekorik egon Gipuzkoar ligen itzuleran

Jardunaldia: Ez zen ezustekorik egon Gipuzkoar ligen itzuleran

Gipuzkoar ligetako saskibaloia astebukaera honetan itzuli zen kantxetara, eta liderrak sendo agertu dira itzulera honetan kategoria guztietan. Gizonezkoen lehen mailan, Mekalki Aloña Mendik sekulako erakustaldia eman zuen erasoan, 80 punturaino joanez Zast Zarautz itsaskor bat gainditzeko (80-68). Donosti Dolphinsek jarraitzen dio atzetik DKS gainditu ostean (39-56),  hirugarrena doan Atletico San Sebastianek galdu egin zuen beti zaila izaten den Santo Tomas Azkuneren kantxan (68-59). 

Emakumezkoen lehen mailan, Txintxu Gozotegia ISB taldea erraz inposatu zen Eskoriatza taldearen aurka (31-71), eta galdu gabe jarraitzen du. Bi garaipen gutxiagorekin Ostadarrek jarraitzen du, Goierri Ayma 67-36 gainditu ostean, lehen laurdenean bideratu zuen neurketan. Jardunaldiko leia erakargarrienetakoan, Cafes Aitona Askatuak taldeak 51-47 gainditu zuen Grupo EME Oiarso, beraz hirugarren postuan kokatu da. 

Grupo Eme Oiarso eta Eskoriatza sailkapenaren goikaldera engantxatu dira emakumezkoen juniorren mailan, Inar Optika ISB eta Atletico San Sebastian Anie gainditu ostean hurrenez hurren. Jardunaldiko leia deigarrienean, Urbycolan Hondarribiak Zast Zarautz gainditu zuen eta liderrak bezainbeste garaipen pilatzen ditu orain, hori bai, neurketa bat gehiagorekin. Easo Adarrak hamabitik hamabi garaipen eskuratu ditu gizonezkoen junior mailan, Atletico San Sebastianen aurka markagailua iraultzea lortu ondoren. Hirugarren laurdenaren amaieran etxekoek  zuten agintea 47-44. Orduan Easok bere bertsio onena atera eta 56-62 gainditu zuen aurkaria. 

Gizonezkoen kadeteetan lidertza jokoan zegoen neurketan, Easo 04 Mendaur taldeak Erroibide Irun gainditu zuen bigarren laurdenean lortutako 14-3ko partziala baliatuz. Atsedenaldiaren ostean Donostiarrek abantaila manexatu zuten azkenean 66-51 gainditzeko aurkaria. Emakumezkoen kadeteetan ez zen ezustekorik egon, Cafes Aitona Askatuak taldeak lidertzan jarraitzen du Ostadar gainditu ostean (50-27). Garaipen batera ditu Goierri Oxykor eta Easo AECC, Eskoriatza eta Fiskalan ISB gainditu zituiztenak. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak: 
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.