Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Oraingoan bai! Asteburu honetan gure saskibaloi karteldegia guztiz osoa izango da, eta aurrenekoz 2023 honetan, atzean utziko ditugu Gabonak eta batzen gaituen kirola bizi eta praktikatuko dugu guztiok batera. Jarraian asteburuan edukiko ditugun neurketa adierazgarrienak:

Junior mailan, aipagarria da errendimenduzko A1 eta A2 mailak martxan jarriko direla nesketan, zein mutiletan. Gainera, partaidetzari dagokionez, lehen sailkatuen arteko hainbat eta hainbat norgehiagoka ditugu eta hauek amaituta ikusiko dugu, azkenean, zein den multzo bakoitzeko agintari.

Kadetetan, bai errendimenduan eta baita partaidetzan ere bigarren fasearekin hasiko dira. Infantiletan, berriz, fase honetako azken jardunaldietan daude murgilduta, eta hainbat partidu erakargarri aurkituko ditugu, besteak beste Atletico Sn Sn Larramendik partidarik galdu ez duen EASO Basket Farmacia Felipe IVren aurka jokatuko duena; azken hauek, etxetik kanpo jokatu izanagatik, lehen postua guztiz erabakita uztea bilatu nahi dute, modu honetara Euskadiko Txapelketarako txartela ziurtatuz.

Azkenik, senior mailan, A2 lehen mailako emakumezkoen seigarren multzoko partidu bat aipatu nahiko genuke, bertan aginte makila hartuta hasi duten bi taldeek elkarren aurka jokatuko baitute: Ganboa Hoops eta AZ Casa de la Rioja. Baina baita gizonezkoen hirugarren mailako lehen multzoko partida bat ere: Zurrut SK liderrak, bere uberan duen taldeetako bat jasoko du etxean, Bar Irimo Berria Eibar Saskibaloia hain zuzen ere.

Zuek guztiak berriz lehiatzen ikusteko gogoz gaude eta seguru gaude 2023 hau saskibaloiaz betea datorkigula.

 

JARDUNALDIKO PARTIDUA

Urrezko Haur maila

Atlético SN SN Larramendi vs EASO Basket Farmacia Felipe IV

Larunbata // 09:00etan // Aiete Kiroldegia

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.