Jardunaldiko atarikoa

Jardunaldiko atarikoa

Aste Santuetako oporren ondoren bueltan datoz gure errutinak eta horiekin batera gure pistetara saskibaloia ere itzuliko da. Gainera, denboraldiko azken txanpan sartuta gaude, momenturik garrantzitsuenak gainean dauzkagu.

Senior mailan Gizonezkoen lehen eta bigarren mailako fase erregularraren amaiera biziko dugu, eta hirugarren mailan, kanporaketak hasiko dira; bertan, Yesilan Kurkubi da faborito nagusia, denboraldiko momentu honetara porrota ezagutu gabe iritsi baita. Gainera, emakumezkoen lehen mailan, fase honetako amaierara iristen hasi gara, eta multzo ezberdinetan, gauza asko daude erabakitzeke.

 

Errendimenduzko junior eta kadete mailetan momentu erabakigarrienera iritsi gara. Finalen finaletarako txartela lortzeko final-erdiak (bi partidutara, joanekoa eta bueltakoa) hasiko dira jokatzen jada, eta hauek izango dira asteburu honetan ikusi ahal izango ditugun partiduak:

Errendimenduzko junior neskak

BKL Esparru vs EASO Basket Plagamania

Goierri UZ Baleike vs Atlético SN SN Garazi

Errendimenduzko junior mutilak

After Consulting ISB vs Askatuak Hollis

USOA/Ganbara BKE vs EASO Basket Andatza

Errendimenduzko kadete neskak

GSR Ointxe vs Ordizia

EASO Basket Oriamendi vs ZAST Kuraye

Errendimenduzko kadete mutilak

EFIK ISB vs ZAST & Furious

Ordizia KE vs Betieder Andraitz

 

Haur maila amaitzeko. Errendimenduzko mutil zein nesketan hainbat jardunaldi daude oraindik jokatzeke eta egutegiari orriak kentzen jarraituko dute honenbestez.

 

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.