Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Aste Santua bertan daukagu, baina aurrez, beste jardunaldi interesgarri bat jokatuko da asteburu honetan, partiduz josia, eta hauetako asko gainera sailkapen batzuetan eragina izan dezaketenak.

Senior mailarekin hasiko gara, bertan hainbat partidu desberdinetan jarri beharko baitugu begirada. Mutilen lehen mailan, lehen eta bigarren sailkatuak aurrez-aurre: Soraluce BKE vs Donosti Dolphins. Antzeko zerbait gertatzen da bigarren mailako A1 multzoan, baina oraingo honetan Goierri Modelos Ezguba (9-1) eta Ama Guadalupekoa Ikasbasket (8-2) izango dira protagonistak. Nesketan, bestalde, 6. Multzoan Goizper Group BKEk Astigarragako Mundarrori irabazi eta lidergoan berdintzea bilatuko du; 7. Multzoan, bigarren sailkatuta dauden Arri BKL-ko neskek Ostadar liderra hartuko dute Beasainen eta sailkapenean gerturatzea nahiko dute.

Junior mailan ere partidu oso interesgarriak aurkituko ditugu. Adibidez, mutilen errendimenduzko A2 multzoan, Askatuak Hollisek multzoko lehen postua erabakita uztea bilatuko du bere uberan dagoen Usoa Ganbara BKEri irabazita. Mutilen partaidetzan, A1 multzoan partidurik galdu ez duten taldeen arteko partidua: Aldapeta Maria Ikastetxea vs Oiarso 05; eta beste dema zuzen bat A2 multzoan: EASO Basket Echeverria & Del Valle (5-1) vs Goierri Taberna Bidezar (4-1).

Amaitzeko, haur mailan, EASOren taldeen arteko derbya, sailkapeneko lehen postua jokoan dagoela urrezko mutiletan.

JARDUNALDIKO PARTIDUA

Gizonezkoen Senior Lehen maila

Soraluce BKE vs Donosti Dolphins

Larunbata // 16:00 // Labegaraieta kiroldegia (Bergara)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.