Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Gainean daukagu saskibaloiaz beterik datorren beste asteburu bat eta datozen lerroetan, itxuraz, aipagarriena izan daitekeena hurreratzen saiatuko gara, mini mailatik hasita.

Nesketan, EASO Mendiola 2010F-k eta Ordizia KE-k pauso sendoz hasi dute txapelketa (2-0) eta garaipenak batzen jarraitzea bilatuko dute. Era berean, mutiletan, EASO Urepel 2010M-k ere helburu berdinarekin hasiko du asteburua.

Infantiletan adi-adi egon beharko gara, Partaidetzako Mutilen Haundi mailan (4. Multzoa) seigarren jardunaldiari dagokion Ama Guadalupekoa eta Urkunde Debasket partidari, lider zein geldituko den erabakiko baitu.

Kadeteei dagokienez, asteburua zita garrantzitsuz betea dator ZAST Zarautzentzat. Errendimendu mutiletan Efik ISBren aurka neurtuko ditu indarrak lidergoan gelditu ahal izateko, eta beste horrenbeste egingo du Partaidetzako nesketako lehen multzoan Antigua Luberri KE 06ren kontra. Maila berdinean baina hirugarren multzoan goiko postuetako beste borroka bat Debagoieneko derbian: Aloña Mendi (5-0) – Bergara Soraluce (4-1).

Juniorretan, Goierri Gaestopasek lidergoari ondo eusten dio (8-1), baina bere atzetik hurrenez hurren dauden bi taldeek ez dute zuloa handitzerik nahi. Batek baina, atzerapausoa emango du asteburu honetan, biek ala biek, Ordizia KE-k (7-2) eta Ama Guadalupekoa Hondarribiak (7-3) elkarren aurka neurtuko baitituzte indarrak.

Azkenik, Gizonezkoen senior bigarren mailan lehen bi sailkatuen arteko partida aipatu gabe ezin utzi. SaskiAxular liderrak (6-0) Arri BKL Biruinen (5-1) kantxan jokatuko du jardunaldiko partidan.

 

Jardunaldiko partida

Gizonezkoen senior Bigarren Maila

Arri BKL Biruin – SaskiAxular

2021/11/27

18:00

Antzizar kiroldegia (Beasain)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.