Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

2023a estreinatuko dugu asteburu honetan eta handira hordagoa jota egingo dugu gainera.

Jardunaldia ez da osoa izango, izan ere, lehiaketetako asko urtarrilaren 14ko eta 15eko asteburuan jarriko baitira martxan, baina, hala ere, zita garrantzitsuak ditugu asteburu honetan ere. Senior gizonezkoen partiduak ikusi ahal izango ditugu eta baita zilarrezko junior mailakoak ere. Hemen, gainera, lehen fasea amaituko dute neskek, zein mutilek. Eta guzti horri, Euskal Ligarako igoera faseak gehitu behar zaizkio urrezko junior mailan.

Mutiletan, EASOk protagonismo handia hartu du, bi kanporaketetan baitauka talderen bat. Alde batetik, EASO Basket Igeldok Ordizia Okliren aurka jokatu beharko du; beste partidua, EASO Basket Andatza vs Goierri Gaestopas izango da. Igandea goizak emozioak bor-bor jarriko ditu Bidebieta kiroldegian.

Neskei dagokienez, Ordizia Kek EASO Basket Plagamania hartuko du eta beste txartela, lehen sailkatu eta faborito den Bera Beraren eta Atletico Sn Sn Garaziren artean egongo da jokoan.

Zortzi taldeei zorterik onena opa nahi diegu eta gure lurraldeko saskibaloian parte hartzen duen orori 2023 eder bat izan dezala.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.