Jardunaldi atarikoa.

Jardunaldi atarikoa.

Jardunaldi atariko honetan, printzipioz, asteburuan izango ditugun, partida erakargarrienak izango ditugu hizpide.

Seniorretan, mutiletan, lehen mailako bigarren eta hirugarren sailkatuen arteko demari (Atletico SN SN eta STL Azkune) adi egon beharko dugu; eta bigarren mailan ere, lehen postuarekin nor geldituko den ikusi beharko dugu Arrasaten, Mondragon Unibertsitatea B-k eta Zurrut SK-k jokatu duten partidan.

Juniorretan partaidetzako mailei emango diegu begiratua. Mutiletan, lehen sailkatuen arteko partidak ditugu: lehen multzoan Zast Zarautz (4-0) Antigua Luberriren aurka (3-0); eta bigarren multzoan, Aldapeta Maria Ikastetxea (3-0) EASO Igeldoren (2-0) kontra. Nesketan ere badaukagu partida erakargarririk; besteak beste, lehen multzoan, Añorga Saskibaloi-k (3-1) lehen porrota sorrarazi nahiko dio Luberri Aldapeta Maria Ikastetxeari (3-0).

Errendimenduzko kadete nesketan, EASO Ibaeta Basket Buruntza liderrak aurkari oso zaila izango du aurrean (Innova Hortz Klinika ISB) garaitezin jarraitzeko borroka horretan. Mutilen asteburuko partida deigarriena izango dugu, izan ere Azkoitian bi liderrak, partidarik galdu gabe dauden bi taldeak, Efik ISB eta ZAST Zarautz, nor baino nor gehiago izango dira, porrotik ezagutu gabe zeinek jarraituko duen jakiteko deman.

Amaitzeko, Infantil Haundi mailako ondorengo partidak nabarmendu nahiko genituzke: Ordizia Lacturale – BKL Ernio eta EASO Aitxuri – Antigua Luberri KE 08 mutiletan, eta Ama Guadalupekoa Hondarribia – ZAST Esel, Bkl Pagoeta – SaskiAxular Ulia eta EASO Urgull – Milar Larramendi ISB, nesketan; guztiak ere aurkari zuzenen arteko partidak izango dira lidertzarekin zeinek jarraituko duen ikusteko.

Partida interesgarri asko dituen jardunaldi eder bat aurreikusten dugu, beraz. Goza dezagun.

 

JARDUNALDIKO PARTIDA

Errendimenduzko Kadete Mutilak

Efik ISB – ZAST Zarautz ZKE

Larunbata – Azkoitiko kiroldegia – 11:00etan

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.