Jardunaldiak eman duena.
2022ak jokatu du bere azken jardunaldia, partidu benetan eder eta interesgarriekin, baina gauzarik politena izan da berriz ere kantxa guztiak gainezka ikusi ditugula maite dugun kirol honekin gozatzen.
Aipagarriena, errendimenduzko kadete mailan jokatu diren igoerarako kanporaketak. Nesketan, Ekiola Ointxe faboritoak ez zuen huts egin eta erraz irabazi zuen (66-42) EASO Basket Oriamendiri; Ordizia KE indartsu agertu zen etxean eta emozioz beteriko partidu batean 56 eta 54 irabazi zion ZASTi. Mutiletan ere emozioak goia jo zuen: EASO Basket Cromovak Azpietian irabazi zuen 61 eta 66 eta Askatuak Galileak 64 eta 61 ZAST & Furiusi, jokoan zeuden Euskal Ligarako bi txartelak lortuz.
Horretaz gainera, errendimenduzko juniorretan ere fase erregularraren amaierarekin jardunaldi erabakigarria bizi izan dugu. Nesketan, ia guztia erabakita zegoen, baina mutiletan, oraindik ez genekien zeintzuk izango ziren Euskal Ligara igotzeko lauko finala jokatzeko txartela zeintzuk lortuko zuten. Goierri Gaestopasek EASO Basket Andatza liderrari 49 eta 39 irabazi zion eta beraz, biek daukate txartela poltsikoan; Ordizia Okli era sailkatua dago eta EASO Basket Igeldoren eta Askatuak Hollisen artean, lehenak irten ziren garaile, 67 eta 59, azken txartela eskuratuz. Urtarrilaren 8ko asteburuan biziko dugu igoera fasea.
Aipatzeko modukoa da, baita ere, Gizonezkoen Senior Lehen mailako jardunaldia, izan ere TAKE Orbela Tabernak ezin izan du urtea garaipenarekin amaitu; liderrak bere kantxan galdu zuen oso sentsazio onak erakusten ari den Soraluce BKE bigarren sailkatuaren kontra. Nesketan, momentuz, EASO, bere momentu gozoaren erakusle, da partidurik galdu ez duen talde bakarra.
Letra hauek aprobetxatu nahi ditugu, Gipuzkoako saskibaloi familia osatzen duten guztiei, talde, jokalari, entrenatzaile, epaile zein laguntzaile eta bestelakoei Gabon zoriontsu batzuk eta urte berri on bat opatzeko. Zorionak guztioi!!