Iulene Olabarria eta Onintza Aduriz Gascan omenduak

Iulene Olabarria eta Onintza Aduriz Gascan omenduak

Iulene Olabarria eta Onintza Aduriz omenduak izan ziren atzo Gascan, IDK Gipuzkoa eta Perfumerias Avenida taldeen arteko leia hasi baino lehen. Emozioz beteriko ekitaldia izan zen, klubak eta bertaratutako jendeak bi jokalarien ibilbide profesionala omendu zuten, gure saskibaloiko bi eredu, eta aurreko udan botak zintzilikatzea erabaki zutenak. Harmailek giro bikaina aurkeztu zuten, eta taldeko jokalari ohiek, Arantxa Novok adibidez, ez zuten ekitaldia galdu. 

Zalantzarik gabe, merezitako omenaldia.  ZORIONAK IULENE ETA ONINTZA!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.