Weborriko informazioa

Weborriko informazioa

Egiaztatu ahal izan duzuenez, azken egunetan gisaski.eus webgunea ohi baino motelago ari da funtzionatzen, eta asteburuetan ere eremu publikoa kolapsatu egiten da, eta ez da eraginkorra kluben eta arbitroen gunea. Gure webgunea instalatuta dagoen zerbidoreak sortzen du arazoa. GFAren mendeko zerbidore hori beste federazio batzuekin eta AFEDEGI elkartearekin partekatzen da. Azken denboraldietan, zerbidore hau partekatzen dugun guztion erabilgarritasunak eta atazen digitalizazioak gora egin dutenez, zerbidorea zaharkituta geratu da.

Dagoeneko onartu da arazo hori konpontzeko zerbidore berri eta indartsuago bat erostea, eta datozen asteetan instalatzea aurreikusi da. Bien bitartean, aste honetan zehar optimizazio-lanak egin dira, bai intraneten, bai gisaski.eus gune publikoan, web-orria bizkorragoa izan dadin, zerbidore berria izan arte.

Sentitzen dugu eta barkamena eskatzen dugu sortutako eragozpenengatik.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.