Infantil mailako Euskadi eta Nafarroako txapeldun!

Infantil mailako Euskadi eta Nafarroako txapeldun!

Pasa den asteburuan infantil eta kadete mailetako Euskadi eta Nafarroako txapelketak egon ziren jokoan eta garaikur bat altxa eta final bat jokatzeko aukera izan genuen lehiaketa hauetan.

Larunbat eta igandean, Arrasaten, eta Ointxek antolatuta, kadete mailako txapelketak jokatu ziren. Gure ordezkariek Araba izan zuten aurkari larunbat goizean eta emaitza desberdinak izan zituzten batzuek eta besteek. Mutilek 75 eta 73 irabazi ahal izan zuten sekulako bigarren zatia jokatuta; neskek aldiz, 40 minututan lehiatu bai, baina 46 eta 57 galtzen amaitu zuten.  Neskek hirugarren postua eskuratu zuten igandean, Bizkaia 70 eta 54 azpiratuta; mutilek aurkari berdina izan zuten finalean, eta berriz ere, sekulako bigarren zatia egin bazuten ere, 17 puntuko aldeari buelta emanda, ezin izan zuten ginga jarri eta 67 eta 69 galtzen amaitu zuten.

Astelehen eta asteartean, Erriberrin, infantil mailan, iritsi zen asteburuko pozik handiena. Gure neskek txapeldun izatea lortu zuten! Astelehenean justu-justu garaitu zuten Nafarroa finalerdietan, partida gogor batean, 58 eta 61, baina asteartean, merezimendu osoz lortu zuten urrea, Bizkaiari 72 eta 55 irabazita. Mutilei dagokienez, errez galdu zuten finalerdia, eta hirugarren eta laugarren postuaren borrokan, ondo lehiatu bazuten ere 63 eta 66koarekin galtzaile atera ziren.

Taldeak ez ziren gure ordezkari bakarrak izan txapelketa hauetan. Epaile lanetan izan genituen Ibai Gaztelu, Ione Rodriguez eta Juan Alberto Odriozola ere. Zorionak hirurei.

Emaitzez haratago, gure entrenatzaile eta jokalari guztiak zoriondu nahi ditugu, egin duten esfortzuagatik eta izan duten inplikazioagatik. Kantxan erakutsi dutenagatik oso arro gaude eta espero dugu gure koloreak defendatzen ikusi ahal izatea aurrerago ere. Espero dugu esperientziarekin gozatu izana.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.