Hilabete besterik ez festa has dadin

Hilabete besterik ez festa has dadin

Hilabete bat besterik ez da geratzen denboraldi berria has dadin kategoria gehienetan. Gizonezkoen senior ligak, gizonezkoen eta emakumezkoen errendimenduko junior ligak eta errendimenduko kadeteetako emakumezkoen ligak, iraileko hirugarrengo astebukaeran hasiko dira (emakumezkoen senior mailetako ligen konfigurazioa korfirmatzear dago). Astebete beranduago euskadiko junior eta kadeteen ligen txanda iritsiko da.

Santo Tomas Azkune eta Alde Zaharraren arteko lehiak emango dio hasiera festari irailak 14ean, ostiralez. 4ko finalen borrokan ohikoa den talde batek, igo berritako bati egingo dio aurre beti zaila den Lizeoren kantxan. Ordu batzuk beranduago, larunbatez, ekingo diote gainontzeko ligek, data bat urrunean baina begi bistaz jota edukiko dutelarik, maiatzak 25, 4ko finalak jokatuko diren eguna euskadiko ligetako junior eta kadete mailetan.

Ondorengo egunetan ekingo diote talde gehienek prestaketari, lehenengo jardunaldiko partidura prest iristeko helburuarekin. Hilabete asko geratuko zaizkie aurretik, entrenamendu ugari eta partidu franko. 18/19 denboraldirako atzerako kontaketa abian da.

Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko egutegia:

Emakumezkoen Seniorra, 1.maila: konfiguratzear
Emakumezkoen Seniorra, 2.maila: konfiguratzear
 
Liga autonomikoak:
 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.