‘Hezkuntzarako Kirola”, Angel Jareñok emango duen hitzaldia, maiatzaren 1ean Zumarragan
Goierri saskibaloiko 50 urteurreneko ekitaldien barnean ‘Hezkuntzarako kirola’ izenburupean Angel Jareño (Madrid, 58 urte) saskibaloiko entrenatzaileak emango du hitzaldia. Familiarteko, entrenatzaile, jokalari, … zuzenduta dago eta datorren maiatzak 1, asteazkena, goizeko 11:30etatik aurrera ospatuko da Zumarragako Zelai Aristi zine-aretoan.
“Haurra da kirol eta hezkuntza kirol guztietako protagonista eta hezkuntza alde hori ez uzten saiatu behar dugu zeren kirolaren alde profesionalera gehiegi joaten ari gera”, azaltzen du Jareñok. “Gauzak bere tokian jarri behar dira. Errendimendu handia den dena, irabazi, profesionaletara iritxi, … helduen kirolari dagokio, baina hezkuntza kirolaren aurkakoa da”.