Hemen daude jada Gipuzkoako finalak
Igandean Josean Gascak errendimenduko ligetako sei Gipuzkoako final hartuko ditu. Lehenengo aldiz, gipuzkoar saskibaloiaren festa kontzentratua egongo da toki bakar batean.
Larunbatean izango dira mutil eta nesken senior finalerdiak. Nesken kasuan, Bera Berak finalerako pasea Atlético San Sebastiánen aurka jokatuko du. Beste finalerdian Antigua Luberri eta Ostadar aurrez-aurre jarriko dira. Finala igandean, 18:00etan izango da.
Gascan 20ean aurrez-aurre ipiniko diren bi taldeak Arrasaten jokatuko diren finalerdietatik aterako dira. Ointxe eta Zast enfrentamendu bateko protagonista izango dira eta Alde Zaharra eta Donosti Dolphins bestearena. Finala igandean 20:00etan izango da Gascan.
Kadete eta junior mailetako errendimenduko finalak jada definituak daude eta sei klub daude Gipuzkoako Txapeldunaren titulua lortzeko borrokan.
MUTILEN JUNIOR MAILA
13:30 | Easo Begitek – Zast Zarautz
NESKEN JUNIOR MAILA
16:00 | Hondarribia – Easo Zelaia
MUTILEN KADETE MAILA
9:30 | Take Tolosa – Cafés Aitona Askatuak
NESKEN KADETE MAILA
11:30 | Easo Menditxu – Oiarso
GSFtik zorte ona opa nahi diegu talde inplikatu guztiei eta espero dugu maiatzaren 20a Gascan festa handia izatea biziko duguna.
GSF