Gure selekzioak prestakuntza betean.
Mini eta junior mailetako selekzioak, bai nesketan eta baita mutiletan ere, lanean jarraitzen dute Gabonetan jokatuko diren Euskadi-Nafarroa txapelketei begira.
Miniek Gasteizen jokatuko dute, abenduaren 29 eta 30ean eta Araba izango dute aurkari bi finalerdietan. Juniorrek Balmasedara bidaiatuko dute eta abenduaren 27 eta 28an jokatuko den txapelketan Bizkaia izango dute aurkari.
Euskadiko infantil eta kadete mailako Euskadiko Selekzioak ere asteak daramatzate lanean eta harro esan dezakegu hainbat jokalari ditugula 4 aurre-selekzioetan: gutxienez 6 jokalari talde bakoitzean. Zorionak gure partez deialdietan dauden neska eta mutil guztiei eta lan itzela egiten ari diren beraien klubei.
Gabonetan gure lehiaketek tsedena hartuko dute, baina saskibaloiaz gozatzeko aukerarik ez da faltako.