Gipuzkoa Basket-ek ACB-ren gonbidapena jaso du

Gipuzkoa Basket-ek ACB-ren gonbidapena jaso du

Atzo arratsaldean jakin genuen ACB-k gonbidapena luzatu ziola Gipuzkoa Basketi ACB-ko partaide izan dadin 2020-21 denboraldian. Beraz, azken orduko aldaketarik ez badago, GB-k datorren irailaren erdian hasiko den Endesa Ligan parte hatuko du.
 
Berri pozgarri honekin, Gipuzkoak, beste behin, hiru talde izango ditu hurrengo denboraldian saskibaloiaren elitean. Izan ere, GB Emakumezkoen lehen mailako IDK-Euskotren-i eta BSR-Lehen mailako Salto Bera Berari gehituko zaie.
 
Ia irailetik aurrera, berriz ere, saskibaloi profesionalarekin gozatzeko aukera dugun Gipuzkoan eta pandemiaren garapenak partidak bertatik bertara, lehenbailehen bizitzen uzten digun.

Iruzkin bat idatzi