Iraupena: 120 ordu
Eskakizunak:
- 18 urte beteta izan.
- I. Mailako entrenatzaile titulua edo monitore titulua (plan zaharra) edukitzea
- Beheko formularioaren bidez izena eman. Kutxabankeko abonu agiria maribel@gisaski.eus -era bidali. Epe-muga maiatzaren 20a.
- Izena emateko kuota 350 eurokoa da, eta KUTXABANKeko kontu honetan sartu behar da: ES50-2095-5009-73-1061453543; sarrera egin duen pertsonaren izena adierazi.
Ikastaroaren lekua eta ordutegia:
- Fase ez-presentzialaren hasiera ekainaren 1ean, online aurkezpena 19: 00etan
- Aurrez aurreko fasea, osteguna eta ostirala, arratsaldez, honako egun hauetan: ekainak 22, 29 eta 30, uztailak
6, 7, 13, 14, 20 eta 21
Donostian (Kirol Etxea) 16,30 a 20,30 (Aita Manuel gela)
Eskualde jakin batean nahikoa ikasle badago, beste egoitza gehigarri bat gaitu ahal izango da.
Ikastaro honek PDJ anotatzaile eta arbitro gisa jarduteko gaikuntza emango du.
Ikastaroaren egitaraua honako hau da:
- Ekaina eta uztaila: Online fasea eta aurrez aurrekoa
- Azken proiektua abuztuan (ez-presentziala)
- Beharrezkoa da praktika egitea tituluaren behin betiko ziurtagiria jasotzeko.