Final Fourrak Euskal Ligan sartzeko prest daude
Datorren asteburuan hiru Final Four jokatuko dira Euskal Ligan sartzeko. Lehenengo fasea bukatu da gure errendimenduko ligetan eta orain da momentua jakiteko zein taldek jokatuko duten txapelketa autonomikoan otsaila ondoren.
Mutilen Juniorra
Semifinala | Easo Begitek – Añorga Saskibaloia | Larunbata 14:00 – Benta Berri
Semifinal | Take Burruntzi Erretegia – Zast Zarautz | Larunbata 16:00 – Benta Berri
Finala | Igandea 12:00 – Pío Baroja
Nesken Juniorra
Semifinala | Atlético Sn Sn Anie Tecnun – Eskoriatza | Larunbata 16:00 – Aiete
Semifinala | Cárnicas San Marcial Hondarribia – Bera Bera | Larunbata 18:00 Aiete
Finala | Igandea 17:00 – Aiete
Nesken Kadetea
Semifinala | Eskoriatza – Cafés Aitona Askatuak | Larunbata 18:00 – Bidebieta
Semifinala | Easo Menditxu – Zast Zarautz | Larunbata 20:00 – Bidebieta
Finala | Igandea 12:00 – Bidebieta
Plaza zuzenean lortu zuten gabonen aurretik Cafés Aitona Askatuak mutilen junior ligan, Grupo EME Oiarsok nesken junior ligan eta Hondarribia Ikasbasketek nesken kadete ligan.
Mutilen kadete ligan, dagoen plaza bakarra lau taldeen liga batean jokatzen ari dira. Mondragon Unibertsitateak datorren asteburuan irabazten badu, Euskal Ligarako txartela eramango du.
GSFtik zorte ona opa nahi diegu talde guztiei eta espero dugu saskibaloi asteburua on bat izatea.
GSF