Finalen Finaleko atarikoa.

Finalen Finaleko atarikoa.

Gure saskibaloiaren zita gogokoen eta politenetako bat bertan daukagu jada: Finalen Finala.

Kantxa bat, 12 talde, 6 final, 6 txapeldun… larunbatean jardunaldi eder batez gozatzeko aukera izango dugu eta gure lehiaketetako sei txapeldun ezagutu ahal izango ditugu egun bakar batean.

Egun eder hau Aieten (Donostian) biziko dugu, Atletico Sn Sn-ren instalakuntzetan. Hura izango da anfitrioi, eta gainera, hainbat finaletan ere, ordezkaritza edukiko du.

Errendimenduzko kadete mailako txapeldunak ezagutuaz hasiko gara. Ordizia eta ZAST-eko mutilek piztuko dute sua, goizeko 09:45etan; bi ordu beranduago, protagonista berdinak izango ditugu, baina oraingo honetan nesken finalean. 13:45etatik aurrera juniorren txanda iritsiko da: EASO Basket Andatza eta Atletico Sn Sn izango ditugu aurrez aurre mutilen finalean, eta EASO Basket Plagamania eta Atletico Sn Sn Garaziren arteko dema biziko dugu nesken finalean, 16:00etatik aurrera. Bi ordu beranduago hasiko dira seniorren norgehiagokak: mutiletan Inter de Mitentek mutilen lehen mailako titulua defendatuko du Donosti Dolphinsen aurka; jardunaldia emakumezkoen lehen mailako finalarekin amaituko dugu, 20:00etan, Atletico Sn Sn eta EASO en Clave de Sol taldeen arteko partiduarekin.

Ekimen hau aurrera atera ahal izateko gure ohiko babesleen laguntza izan dugu. 2023ko Finalen Finalaren antolaketan hasira hasieratik hor izan ditugu Baden, Euskadi Sport, Basket Country, eta baita, nola ez, Atletico Sn Sn.

Guztiak gonbidatu nahi zaituztegu larunbatean Aietera gerturatzera Gipuzkoako finalen ikuskizunaz gozatzeko. Jardunaldi ederra izango da, emozioz eta giro paregabez beterikoa.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.