#EUSKNAF18: iritsi da kadeteen eta infantilen ordua

#EUSKNAF18: iritsi da kadeteen eta infantilen ordua

Zortzi talde desberdineko 48 jokalarik ordezkatuko dute gipuzkoako saskibaloia astebukaera honetan Oliten eta Balmasedan jokatuko diren Gipuzkoako eta Nafarroako txapelketetan infantil eta kadete mailetan. Lan asko egin duten hautatzaileek ere zeresana edukiko dute, Ander Otaegik (emakumezkoen kadeteak), Jon Mendiluzek (gizonezkoen kadeteak), Yon Gonzalezek (gizonezkoen infantilak) eta Oraitz Garciak (emakumezkoen infantilak), bi hilabete daramatzate hitzordua prestatzen eta konpetitzeko gogoekin eta ilusio handiarekin doaz txapelketara. 

Oliten izango da gure bi kadete taldeentzat txapelketa, Araba aurkari izango dutelarik. Emakumezkoek Larunbatean jokatuko dute 17.00 etan, eta gizonezkoek jarraian jokatuko dute, 19.00 etan. Talde irabazleak finaletan arituko dira, igandean 16.00 (emakumezkoak) eta 18.00 (gizonezkoak), biharko finalaurdekoaren garailearen aurka, Bizkaia edo Nafarroa. Hirugarren eta laugarren postuak igandean jokatuko dira 10.00 (emakumezkoak) eta 12.00 (gizonezkoak).

Infantilen txapelketa bestetik, Balmasedan izango da. Gipuzkoa Nafarroaren aurka arituko da bihar arratsaldean jokatuko diren bi semifinaletan. Gizonezkoek 16.00 etan jokatuko dute eta bi ordu beranduago emakumezkoen txanda izango da. Gizonezkoen finala 16.00 etan hasiko da eta emakumezkoena 18.00 etan. Hirugarren eta laugarren posturako leia igande goizean izango da, (10.00 gizonezkoak eta 12.00 emakumezkoak).

Egoera puruan egongo den saskibaloiaren astebukaera azken finean eta helburu anitzeko astebukaera lau hautatzaileek esan duten bezala astean zehar. Gozatzea, esperientzia baliatzea, bakoitzak ahal duena ematea eta asteetan zehar landutakoa kantxan azaleratzea. Eta, hortik aurrera, txapelketaren bila. Goazen Gipuzkoa!  

Olite, ordutegia
Emakumezkoen Kadeteak: Gipuzkoa-Araba (Larunbata, 17.00)
Gizonezkoen Kadeteak: Gipuzkoa-Araba (Larunbata, 19.00)
Emakumezkoen finala: Igandea, 16.00
Gizonezkoen finala: Igandea, 18.00
Zapaldu hemen txapelketako gida jaisteko

Balmaseda, ordutegia
Gizonezkoen infantilak: Gipuzkoa-Nafarroa (Larunbata, 16.00)
Emakumezkoen infantilak: Gipuzkoa-Nafarroa (Larunbata, 18.00)
Gizonezkoen finala: Igandea, 16.00
Emakumezkoen finala: Igandea, 18.00
Zapaldu hemen txapelketako gida jaisteko

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.