Eskualdeen Lehen Txapelketa.

Eskualdeen Lehen Txapelketa.

Igande arratsaldean, Urretxun, eskualdeen lehen txapelketa egin genuen. Ekimen berri honen helburua jokaleku berriak sortzea da; gure jokalariek, trebetasunak garatuz eta lehiatuz, gure kirola egiten jarrai dezaten.

96 haurrek hartu zuten parte eta harmailetako giroa handia izan zen, 170 bat lagunek gozatu zuten partida bakoitzaz. Topaketek 8 minutuko lau laurdenetara jokatuko ziren, denbora gelditu gabe azken minutuan izan ezik. Partida bakoitzean bi minutuko atsedenaldia izan zuten laurden artean eta bi hutsarte egon ziren.

Final Four formatuaren bidez (finalerdiak eta finala), lau eskualdeek (Debagaraia, Donostialdea Bidasoa, Goierri eta Urola) elkarren aurka jokatu zuten bai emakumezkoen zein gizonezkoen txapelketan. Eta, bietan, potentzial handia erakutsiz, Urola eskualdeak irabazi zuen.

Ekainaren 5ean, eskualdeko txapelketaren beste edizio bat egingo da.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.