Eskerrik asko Mikel.

Eskerrik asko Mikel.

Asteazken arratsaldean egin zen Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko Batzarra eta bertan aurkeztutako emendakinak bozkatu eta lehiaketa ezberdinetako egutegiak zozketatu ziren. Baina, zalantza gabe, Batzarreko notiziarik potoloena Mikel Lekarozek eman zuen, orain arte, Zuzendaritza Batzordean zeukan diruzain postuari uko egiten ziola adierazita.

Mikelek berak eman zien bertaratutakoei bere erabakiaren berri eta honen zergatia. Bere hitzetan, aurrez markaturik zituen helburuak dagoeneko bete ditu eta hori da erabakia hartzera eraman duen motibo handienetako bat. Horrez gain, bide luze honetan bidelagun izan dituen guztiei eskerrak eman nahi izan zien.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Mikelek urte guzti hauetan bai Gipuzkoako Federazioan zein Euskadikoan izan dituen kargu ezberdinen bitartez gure kirolari eman dion guztia biziki eskertu nahi du. Azken hamarkadetan gure saskibaloiak izan duen garapenean ezinbesteko aktore izan da Mikel, eta asko botako dugu faltan.

Eskerrik asko guztiagatik Mikel!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.