Epaile eta mahai laguntzaileentzako kurtsoak martxan dira
Martxan daude dagoeneko Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzak sustatutako epaile eta mahai laguntzaileentzako kurtsoak. Atzo izan zen bigarren saio teorikoa epaileentzat, eta datorren astean bukatuko dira bi formakuntzak. Bai harrera eta baita lanerako giroa oso positiboak izaten ari dira. Ikasleek ikasitako guztia ahal bezain pronto kantxetan erakustea espero da.
Mila esker guztioi eta zorterik onena kurtso bukaera hauetan!