Euskal Ligako kadeteei begiratua.

Euskal Ligako kadeteei begiratua.

Aste honetan Euskal Ligetan parte hartzen duten gure kadeteei jarri nahi diegu arreta. Bost talde gipuzkoar ditugu lehian, eta bostak ere egoera antzekoa bizi dute: taula erdian kokatzen dira, baina goi postuetara gerturatzeko anbizio faltarik gabe.

Nesken kadete mailan hiru ordezkari dauzkagu: Bera Bera, EASO Ibaeta Basket Buruntza eta Movilteck ISB. Aurrenekoek erraz garaitu zuten asteburuan La Salle Bilbao eta, beraz, sailkapen erdialdean ondo finkatuta daude. Bigarrenek partidu zaila zeukaten lehiaketako talde indartsuenen baten aurka jokatu beharra baitzeukaten eta ezin izan zioten Óptica Troconiz Arabari irabazi, baina, hala ere, sailkapeneko goi postuei begira jarraitzen dute. Azpeitiarrek garaipen handia eskuratu zuten pasa den asteburuan (1-53) eta EASOrekin batera, sailkapeneko hirugarren postuan daude.

Mutilei dagokienez, antzeko eszenatokia topatuko dugu. Kasu honetan bi dira parte hartzen dauzkagun taldeak: EASO Gipuzkoa Basket Panko Performance eta Ekiola Ointxe. Donostiarrak 3 eta 2ko balantzearekin daude; moreak 2 eta 3koarekin. Biak ala biak taula erdian kokatuta, baina gora begira; hori bai, nesketan pasatzen den moduan, badirudi bi talde geldiezin daudela lehiaketa honetan ere, Baskoniaren eta Bilbao Basketen harrobiko taldeak hain zuzen ere.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.