Eskualdekako II. Txapelketa

Eskualdekako II. Txapelketa

Aurtengoan estreinatu dugu eskualdekako txapelketen formatua eta igande honetan bere bigarren zita edukiko du. Dakizuen moduan, eskualde ezberdinetan egiten ditugun teknifikazioetan parte hartzen duten jokalariei bideratutako txapelketak dira hauek eta beraien helburua da egutegia pixka bat luzatu eta parte hartzaileek lehiaketa formatuan ikasi dutena erakusteko aukera izatea.

Igande honetan Beasainen eta Arrasaten jokatuko dira txapelketak, lau eskualdeak Lauko Finaleko formatuan jokatuko dutelarik. Beasainen goizean izango dira partidak 09:30tatik aurrera (nesken finala 11:30etan etamutilena 12:30etan); Arrasaten, berriz, arratsaldean, 16:00etatoik aurrera (mutilen finala 18:00etan izango da eta neskena 19:00etan).

Partidetako formatuari dagokionez, 8 minutuko lau laurdenetakoak izango dira, azken minutura arte denbora geldituko ez delarik; laurdenen artean bi minutuko atsedena izango dute eta entrenatzaileek bi hutsarte izango dituzte partiduko.

Federaziotik parte hartzaile guztiei zorterik onena opa nahi diegu eta espero dugu esperientzia eder honekin ahalik eta gehien gozatzea, euren abileziak eta gure kirol honekiko maitasuna sendotzeko baliagarria izan daitekeelakoan antolatzen baita txapelketa hau.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.